XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) eta hori 4. artikuluak ezartzen duen printzipioaren argitan:
Beraz, lehen fase batean Gipuzkoako ohiturak baieztatzea eta indarra aitortzea besterik ez da egin.
Orain bigarren fase bat irekitzen da, Gipuzkoari dagokion legeriaren eremu territoriala eta materiala finkatu beharko delarik.
Gipuzkoarako araudi idatzi baten atzetikOhitura horiek biltzen hasteko metodologiari buruz zenbait ideia eman izan dira
Dirudienez adostasuna dago alde batetik ikerketa juridikoak egin behar direla, testu legalak, notarioen protokoloak, artxiboak eta epaitegiek eman dituzten erabaki eta epaiak aztertuaz.
Eta, horrez gain, zenbaitek beharrezkoa ikusten du ohiturak ezagutzea eta aztertzea, bere eremu materiala eta territoriala jakiteko, inkesta, estatistika eta ikerketa soziologikoen bidez, kaleko eta baserrietako bizitza bera bilduz (
Mende honen hasieratik honantza ohitura horiek indarra galtzen joan dira, batik bat gizarte industrializatu batean murgildu delako Gipuzkoa, eta nekazal arloa gero eta baztertuagoa dagoelako.
Hala ere Gipuzkoako Aldundi Probintzialak 1920-30eko hamarkadan ohiturak idatziz jartzeko egindako ahaleginek ikuspegi aurrerakoi bat dute, errealitate sozioekonomiko berriari erantzutea hain zuzen ere.
Ohiturak behar bati erantzuna ematen dio, eta, ondorioz, egin beharrekoa behar hori aztertzea eta gaurko gizartearentzat egokia den erantzun zuzena ematea da.
Hemendik aurrera aztertu beharrekoa zera izango da, hain zuzen ere zer nolako araudia behar dugun;
horretarako, noski, oso balio handikoa izango da orain arte egon dena, esperientzia luze batean oinarritua dagoenez.
Zenbaitek proposatu du inguruko Foru-Zuzenbideetatik erakundeak Euskal Komunitate Autonomo guztira zabaltzea.
Ideia hori 1971n argi eta garbi azaltzen dute De los Mozos irakasleak eta Cillán Apalategui irakasle gipuzkoarrak (
)
Ideia hori defendatzeko zenbait argudio erabili ohi dira.
Honez gero frogatutzat jotzen dena da foru-sistema desberdinen artean parekotasun nabarmena dagoela oinarrian behintzat;
onar daiteke, behar bada, sistema bakoitzak bilakaera propioa izan duela eta horregatik maila desberdinetan daudela, baina azken finean beren helburua berdina da.
Hori nabarmenagoa da euskal giroko foru-sistemetan, zeintzuetan parekotasuna behin eta berriro frogatua izan den.
Horren arabera, ez dago printzipioz arrisku handiegirik beste euskal lurralde batean legez arautua dagoen erakundea aplikatzerakoan;